Ongi etorri berriz
ere nire bloggera, eskertzen dizuet zure jarraipena irakurle maitiok! Blog hau
ahalik eta era erakargarrian sortzeko helburua daukat eta, nire iritziak baita
jasotako edukien berri emanez. Asteak pasatzean, konturatzen naiz eduki asko
barneratzen ari naizela eta haietako askok nahiko baliagarriak direla. Gainera,
gero eta gusturago nago klasean, edukien berri daukadalako eta horien
jarraipena egiten ari garelako.
Hortaz, aipatu nahi
dudan lehen gauza, aste honetan talde moduan prestatu behar izan dugun
lehenengo aurkezpena da. Izan ere, gaia nahiko erraza izan da (bost urteko
umeek mezu elektronikoak idazten), baina hainbat gauza genituen buruan, zein
lan hau guztiz ahazturik geneukan. Hala eta guztiz ere, lan bikaina egin dugula
pentsatzen dut. Egun bakarra nahikoa izan da lan hau aurrera eramateko, beraz,
denbora ez da izan hain arazo handia. Egia da, nahiko itota ikusi ginela, baina
taldearen funtzionamenduari esker, aurrera eraman ahal izan genuen. Emaitza oso
ona iruditu zitzaidan: irakasleak esleitutako testuaz gain, baliabide digitalez
hornitu ginen gaian sakontzeko eta hausnarketa sakona egin genuen. Bideoak
aurkitzea zaila izan zen, izan ere, gaia umeei erreferentzia egiten zion,
beraz, zaila izan da ikastola batean umeen teknologiaren erabilera islatzen
duten bideoak aurkitzea. Azkenean, nahiko lan gogorra egin genuen, hortaz,
gaiaren jakinduria eta interesa azaldu genuen.
Aurkezpenak saio
teorikoetan izango dira. Aurkezpen guztien ondoren, aurkezpenekiko ebaluazioa
egin beharra dago. Horretarako, talde bakoitzak ebaluazio irizpideak adierazi
behar zituen. Ondoren, ikasle bakoitza, bere taldearekin adierazitako ebaluazio
irizpideetan oinarrituz, beste aurkezpenak ebaluatu behar izango ditu.
Saio praktikoari
dagokionez, gaur bloggetik pixka bat aldendu gara. Izan ere, aste honetako
zaioa ARGAZKI edo IRUDIAN oinarritu da. Horretarako, hainbat kontzeptu landu
ditugu gai horri buruz:
-
Argazkiak editatzeko programak
-
Argazkiak gai zehatz batean
Lehenik eta behin,
irakasleak argazkiak editatzeko programak idatzi ditu arbelean. Ondoren,
taldeen bidez, programa horien funtzionamendua aztertu behar izan genuen.
Programak hauek ziren: fotoflexer, pixrl, bomobo, bloggif, picturetrail eta
flocdraw.
Talde guztiek
esleitutako programaren funtzionamendua aztertu ondoren, ordezkari bat arbel
digitalera irten zen guztioi azaltzeko. Programa guztiak ikusi ondoren,
ondorengoa ondorioztatu dezaket: batzuk ez dira aproposak lehen hezkuntzan jorratzeko,
hainbat faktore direla eta. Izan ere, oso garrantzitsua gerta daiteke programa
batean egindako irudia gordetzeko aukera
izatea. Batzuek, ez daukate aukera hori. Baina, harrigarria iruditu zitzaidan
“bomobo” programa, izan ere, ez ditu argazkiak jorratzen, bera bakarrik
mugitzen da, zuk arratoiarekin emandako norabidea jarraituz. Lehen hezkuntzan
geometria irakasteko oso aproposa ikusten dut, baina, ez dauka irudia
gordetzeko aukera. Hala ere, ez da arazoa, umeek sormena landu ahal dutelako
irudi geometriko berriak sortzen eta gainera, nahiko erraza da.
Hori izan ahal da
beste faktore bat zailtasun maila
da. Programa batzuk konplexutasun asko zeukaten (tresna gehiegi alegia) eta
beste batzuk aldiz, “paint” programaren antza zeukaten. Irakasleak aholku hau
eman zigun: “ez erabili zail xamarrak diren programak, ikasle batzuk
ezintasunak izan ahal dituzte, eta beraz, frustratu egingo dira. Hortaz,
teknologiara hurbildu beharrean, aldenduko dira.”
Programa hauekin
ibili ondoren, irakasleak talde bakoitzari gai bat esan zion (ura, airea,
abiadura, etab). Talde bakoitzak hamabi argazki ezberdin egin behar izan zuen
esleitutako gaiari buruz. Ondoren, arbela digitalean ikusi genituen. Batzuk
harrigarriak izan ziren, eta beste batzuk ordea, gaiarekin zerikusi txikia
zeukaten, iritzien kontua izango zen. Argazkiak ikusterakoan, objetibotasunetik
subjektibotasunera abiatu gara. Hau da orokorretik zehatzera. Horrela, irudien
orokortasunetik, gauza zehatzak ikus ditzakegu, irudiari esanahi desberdina
emanez. Adibidez, uraren gaiari buruzko
argazki bat zen eskuak garbitzea. Horrela, eskuak zabaldurik ikusten ziren ura
jausten. Irakasleak egin duena zera izan da: argazkia hurbildu, eskuak bakarrik
agerian utziz. Beraz, irudi berri horrek pertsona bat dirua eskatzen zirudien.
Horrek guztiak esan nahi du, irudiaren orokortasunetik (pertsona bat eskuak
garbitzen) zehaztasunera (irudia hurbilduz gero, eskuak soilik agerian utzi
zuen irakasleak) abiatu ginela, eta beste esanahi bat bilatu genuen.
Planoei dagokionez,
argazkiekin jarraitu ginen. Horretarako, objetibotasuna eta
subjektibotasunarekin jarraitu genuen, “zoom”- a landuz. Argazki bat
hurbiltzean gero eta informazio gehiago galtzen da: plano orokorretatik
(osotasun planoak, objetibotasuna) plano zehatzera (hurbilak, subjetibotasuna).
Gaiarekin
jarraitzeko, plano aldaketak landu genituen. Hiru plano bereizi zituen
irakasleak: pikatua, kontrapikatua eta normala.
-
Plano pikatuarekin, argazkilariak
objektua edo subjektuaren gainetiko irudia ateratzen du. Horrela, txikitasuna
adierazten du.
-
Plano kontrapikatuarekin,
argazkilariak objektua edo subjektuaren behealdeko irudia ateratzen du.
Horrela, handitasuna adierazten du.
-
Plano normalarekin, argazkilariak
objektua edo subjektuaren neurri berean ateratzen du argazkia. Ohikoena da.
Plano hauetan,
argiak garrantzi handia dauka. Horretarako, irakasleak argazki bera ipini zigun
(gizon baten aurpegia) eta argi- fokuek plano ezberdinetan zeuden (atzealdean,
goialdean, behealdean,etab. Argi- foku gehiago ipiniz gero, sinesgarritasun
handiago islatuko da. Hori ondorioztatu ahal izan nuen irakasleak jarri zenigun
azken argazkiari esker. Beste argazki batek, atzealdean foku bakarra zeukan eta
horrek aurpegia handiagoa egiten zuen.
Azkenik, kolorea
landu genuen. Irakasleak bi irudi jarri genituen: bi lauki eta lauki bakoitzean
erdiko lauki bat zeukan.
Lehenengo irudien
laukiak beltz eta hori kolorea zeukan: erdiko laukia horia zen eta gainerakoa
beltza. Bigarren irudien laukiak ordea, zuri eta hori kolorea zeukan: erdiko
laukia horia eta gainerakoa zuria. Irakasleak, orduan galdera bat bota zuen:
non da handiagoa hori kolorea?
Lehenengoan,
beltzaren kontrastea dela eta, beltz koloreak “itzala” ematen dio horiari,
lauki horiaren muga markatzen du. Bigarren laukia aldiz, zuri koloreak lauki
horiaren muga ezabatzen du. Beraz, aurreko guztia kontuan izanik, lehenengo
irudiaren beltz koloreak handitasuna ematen dio hori koloreari.
Argazkien mundua
nahiko gustuko dut. Izan ere, bi kurtso egin nituen eta aita eta biok
erakargarria ikusten dugunez gai hori, beti daramagu kamara aurrean eta
ondoren, biok ateratako argazkien hausnarketa egiten dugu. Beraz, nahiko polita
izan da gaurko klasea, entretenigarria eta niretzako azkarren igaro dena.