Kaixo
irakurle maiteok, aste honetako saio teorikoan aurkezpenekin jarraitu dugu. Bi
taldeen aurkezpenak ikusteko aukera izan dugu. Jarraian nire iritzia emango
dizuet. Lehenengo taldeak gai hau
aurkeztu zigun “IKTak hezkuntza aireberritzeko aitzakia”. Aurkezpen honetan, batik bat, WEB 2.0 hezkuntzaren ikuspegitik nola landu daitekeen aipatu digute. Aurkezpen hau oso
txarto antolatuta egon da, bakoitza ez zekien noiz sartu behar zen gaian. Ez
dira gaian sakondu (informazio gehigarririk ez, irudirik ez). Gainera, geldialdi asko egin dituzte. Bigarren taldeak, ostera, aurkezpenean
sakondu dira, prezzi baten bidez aurkeztu dute gaia “HikHasi. Internet eta
eskola”. Aurkezpen honetan mezua hobeto ailegatu da, horrela izanda, hainbat ideiekin gelditu naiz. Alde batetik, bi programei buruz hitz egin dute, hala nola, EU kids online programari buruz eta Safer Internet programari buruz. Eta, beste alde batetik, aurreko aurkezpenaren ildotik jarraituz, hezkuntzarako WEB 2.0-ren zenbait aplikazio aipatu dituzte. Aurkezpen honekin batera, irudi baliogarriak eta bideo oso interesgarria azaldu dute. Ez da egin batere
astuna. Gainera, haien artean sarrerak egin dituzte. Baina, nire ustez denbora
gehiegi egon dira. Azkenik, irakasleak bi aurkezpenak baloratu egin ditu: alde onak goraipatuz eta alde txarretan gomendioak emanez.
Saio
praktikoan, informatikako oinarrizko ezagutzak gogorarazi ditugu. Izan ere, gehienok
sustatzen dugu haien erabilpena, baina era egokian egiten dugu? Gutxi, nahiko
edo behar adina ezagutzen ditugu?
Galdera hauei
erantzuteko asmoz, irakasleak baliabide batzuen errepasoa egin zuen.
Unibertsitatean, etengabe ari gara lanak egiten eta horretarako internet
erabiltzen ditugu iturri gisa, baina iturri horiek fidagarriak dira? Badakigu
benetan nondik hartzen dugun informazioa?
Beraz, irakasleak
galdera bat bota zigun: benetan badakizue
nola osatu behar den burutzen dituzuen lanen bibliografiak? (Irakasleak
erakutsi zigun ikasle batek entregatu zion lanaren bibliografia, eta harriduraz
begiratu nuen lan hura: estekaz beteta zegoen, soilik estekak!). Irakaslearen
harridura nabaria izan zen eta hortaz, bibliografia
bat era egokian nola egin behar den azaldu zigun.
- Liburu bat: Egilea (abizena, izenaren lehenengo hitza.), urtea parentesi artean, izenburua (etzanez), eta argitaletxea (nongoa eta zein den). Adb: Pozo, E. (2013 A) Hezkuntzaren oinarriak. Donostia: Elkar.
- Aldizkari bat: Egilea (abizena, izenaren lehenengo hitza), urtea parentesi artean, artikuluaren izenburua (etzanez), aldizkariaren izena, alea eta nondik nora doan (orrialdeak). Adb: Pozo, E. (2014): Hezkuntzaren oinarriak magisterio ikasten duten ikasleentzat. Hik hasi, 124, 15-26.
- Bloga: Egilea (abizena, izenaren lehenengo hitza), urtea parentesi artean, titulua (etzanez) eta linka. Adb: Miranda, I. (2014): Informatikaren unibertso bitxia. http// ….
- Liburu baten kapitulua: Egilea (abizena, izenaren lehenengo hitza), urtea parentesi artean, kapituluaren titulua (etzanez), liburuaren egilea( abizena, izenaren lehenengo hitza), liburua, nondik norakoa (orrialdeak) eta argitaletxea (nongoa eta zein den). Adb: Pozo, E. (2013 B): Hezkuntzari oinarriak jarri nahian. In, Pazos, E. Hezkuntzaren motibazioak. (100- 115 orri). Bartzelona: kairos.
- Linka: non dago argitaraturik (letra larriz) , urtea parentesi artean, titulua (etzanez), atala, linka eta azkenik, noiz izan den kontsultatua. Adb: EKE/ICB, (data gabe), Ondare immateriala, “euskal kultura” atalean, http// …., 2014-11-12an kontsultatua.
* 2013ko
urtearen alboan kokatuta dauden A eta
B hizkiek esanahi bat daukate. Izan
ere, egile berberak urte berean egin baditu lan ba baino gehiago, hizki hauek
jartzen dira lanak bereizteko. Noski, orden kronologiko bat jarraitu behar
dute: A izango da lehen argitaraturiko lana, B bigarrena, etab.
Errepaso
hau nahiko ondo etorri zait, hots, lanak burutzerakoan zaila da iturri
fidagarri bat aurkitzea eta beraz, ordu asko sartu behar dituzu. Hortaz, lagungarria
izan da bibliografia osatzen jakitea eta konturatu naiz irakasleak interneten
zebilen bitartean, orrialde gehienek ez zutela eskaintzen informazio tekniko asko
(urtea, argitalpena), eta beraz, gomendatu digu liburutegira joatea edota “hik
hasi” n bilaketak egitea.
Hau guztia kontuan hartu eta gero, ohiko programa
birpasatu egin dugu: Microsoft word, hain zuzen ere. Orokorrean guztiok genekigun honen
funtzionamendua, baina tekla batzuk ezezagunak egiten zitzaigun, eta gainera
nahiko lagungarriak direnak. Adibidez, AZ
tekla, testua alfabetikoki ordenatzeko; lan oso luzea egin behar dugunean
eta ez dakigunean non gauden, lanaren eskema eskuragarri daukagu ere, bakarrik “vista”ra joan eta “mapa del documento” hautatuz gero, ezkerraldean lanaren eskema
agertuko da. Beste alde batetik, irudi bati titulua jartzeko (zehazteko
adibidez), eskuinaldeko botoia sakatu eta “insertar
título”ri eman behar zaio. Gehienetan, taldeka egin behar ditugu lanak eta
orokorrean gure artean banatzen ditugu atalak. Bakoitzak besteen atala
irakurtzerakoan dokumentuan bertan egin dezake iruzkin bat: “revisar” joan eta “nuevo
comentario” hautatuz.
Unibertsitatean egindako lana etxean jarraitu behar
izaten dugu normalean, hortaz, batzuetan etxeko nahiz eskuko ordenagailuan
markagailuak dauzkagu interesgarriak iruditu zaizkigun web orrialdeak
gordetzeko, liburu baten gisan. Irakasleak aurrerapauso bat erakutsi zigun: “delicious” web orrialdea: gorde
dituzun markagailuak sarean ipintzeko, kontua ireki eta gero. Honi esker
edozein ordenagailutik eskura izango dituzu gordetako markagailuak.
Baina, burututako lan guztiak ez dira word edo power
point programetara mugatzen, bideoak erabil
ditzakegu baliabide gisa baita ere. Baina oso zaila egin daiteke bideoaren
edukia eta jartzen diogun musikaren batuketa, izan ere, musikak garrantzia
kendu ahal dio mezuari. Hau aztertzeko, lau bideo ikusi ditugu gelan:
- “Hezitzaileen zerrenda”. Musika entzuten ari garen bitartean, aldaketa bat gauzatuko dela sentiarazten digu, baina irudia ez da aldatzen. Egileak aldaketa horietaz baliatu ahal izan beharko luke diapositiba aldatzeko: musikaren aldaketak diapositibaren aldaketarekin lotu. Beste alde batetik, jarritako musika sentimenduetan gehiegi eragiten du, eta horregatik garrantzia kentzen dio mezuari, arreta kentzen dio. Beraz, bideo hau ez dago ondo burututa.
- “Por cuatro esquinitas de nada”.
- Umeen ahotsekin. Musika bideoari lagundu dio, musika aldaketaz baliatu dira diapositiba aldaketak egiteko.
- Umeen ahotsik gabe. Musika bere erritmora doa baina irudia estatikoa da, ez da aldatzen, diapositiba aldaketak egon behar ziren.
- “El maltrato sutil”. Oso ondo lotuta egon da ahotsa eta musika, hitz egin behar zuenean, jaitsi egin dute musika. Irudiak aldatuz doaz, dinamismoa sortuz, plano aldaketak egon dira. Gai batean hitz egitean, gai horren irudiarekin lotu dute. Adibidez, takoiei buruz hitz egitean, takoien irudia jarri dute. Testua eta argazkia bat etorri behar da eta.
- “Hazien historia”. Soinua ez da izan behar musika, kasu honetan ahotsa eta isiltasuna ere dira soinua. Kolore aldaketak egon dira: ingurunea, barazkiak, arropa, etab. Batzuetan gauza batzuk azaldu behar dira, “igurtzi” prozesua bezalaxe, eta bideo honetan ikus daiteke horren azalpena. Plano ezberdinek sinesgarritasuna ematen diete bideoari. Laburtuz, alaia eta entretenigarria izan da.
Hausnarketa moduan
esan dezaket ez nekiela hainbat faktore eragin ahal zutela bideo batean eta
hemendik aurrera kontuan hartu behar izango ditugu, eragin zuzena daukate eta. Beste alde batetik, unibertsitatean entregatu beharreko lanetan eta etorkizunean hezitzaile bezala, oinarrizkoa zaigu, hainbat iturrietatik jasotako informazioaren berri emateko, bibliografia arauak ezagutzea. Hori dela eta funtsezkoa iruditu zait gaur eguneko klasea, bigarren kurstoan egonda ere, oraindik ez genituelako ezagutzen eta hori ezinezkoa da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina