2014(e)ko urria 28, asteartea

Gaur egungo hezkuntzaren errealitatea

Egunon lagunok! Aste hau nahiko astuna izan da. Izan ere, hiru eguneko greba egiteko aukera izan dugu. Jarraian, nire ikuspegia azalduko dizuet. PP-a gobernura iritsi zenetik, ikasleoi eta langileoi etengabeko kolpeak ematen ari digute, gure eskubide demokratikoetara eta gure bizi- baldintzei. Hau da, frankismora bueltatu nahi digute; hezkuntza pribatura, guztiok dakigunez LOMCE legea dela eta. Horrela, Wert ministroak, FP eta Batxilergoan tasak inposatu ditu, beken kontuan, 75,3 milioi murriztu ditu eta unibertsitateko tasak %66an igo ditu. Hortaz, greba honen lehenengo helburua hau izango zen; hezkuntza pertsona guztientzako izatea eta ez etorkizun batean bakarrik eta soilik hezkuntza ordaindu ahal dutenentzako. Bigarrenik, Wert ministroak, beste hezkuntzako erreforma proposatu du: gaur eguneko beken sistema hautsi eta horren ondorioz, bankuko maileguen eskaria sustatzea. Horrek beste helburu bat eragiten digu; bekak nahi ditugu ez hipotekak! Azkenik, nahiz eta Uriarteren kontseilaritzak esan “LOMCE legearen aplikazioa” ez dugula nabarituko, PNV euskal hezkuntza publikoko murrizketen banderaduna da. Unibertsitateari dagokionez, UPV/EHUko errektoreak unibertsitateen fusioa adierazi du, horrela, 31 fakultateetatik 11 fakultate itxiko dira. Horrek suposatuko du irakasleen, administratzaileen, zerbitzuen.. kaleratzea. Horrek guztiarekin, bost helburu nagusitu nahiko nituzke:


 • FP, Batxilergo eta unibertsitatearen pribatizazioaren kontra! 
• Laiko, doan eta kalitatezko hezkuntza publikoa sustatu! 
• Bekak nahi ditugu ez hipotekak! 
• Kontra-erreforma frankisten aurka! 
• Wert, Uriarte eta Iribas: dimisioa!

Lomceren manifestaZioa Madrilen

Beraz, nire aukera izan da asteazkeneko manifestaldira joatea, 12:00tan Bilbon. Hortaz, IKT irakasgaiko saio magistralera eta saio praktikora joan nintzen.
Irakasgai honetan irakasleak WEB 2.0ri buruz argibideak eman genigun. Gaur egun nork ez du entzun hitz horiek? Baina badakigu benetan zer esan nahi duten? Eta zergatik daukate hainbeste garrantzia gaur egun? Termino honen erabilerarekin, interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke, webgune sozialak, komunikazio tresnak eta folksonomiak, erabiltzaileen artean, lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa azkar batean oinarritzen delarik. Esan dudanez, leku askotan  honen berri daukagu, baina askok ez dakite berez zer den,  nahiz eta gaur egun beharrezkoa izan honen berri izatea, bai eta honen erabilera sustatzea eta honen nondik norakoak ezagutzea. Izan ere, gure etorkizunean web 2.0 hau, nahiko hurrun geratuko zaigu eta honen gainetik lan egin behar izango dugulako. Beraz, oinarria ezagutu behar dugu. 
Saio praktikoa asteazkenean 10:30tatik 15:30tararte zenez gero eta manifestazioa 12:00tan hasten zenez gero, irakasleari esan genion 11:30tan ateratzeko. Greba egiteko aukera errespetatu zigun. Hortaz, ordu horretan emandako edukien berri emango dizuet. 
Hasteko, irakasleak azaldu zigun nola igo gure dokumentuak karpeta konprimitu batean webgunera. Webgune hori consigna dauka izena , bertan, gehienez 200MB dituen dokumentu bat igo ahal duzu 48 orduz. Lehenik eta behin, karpeta konprimitu dugu, espazio txikien okupatu dezan. Horrela, karpeta eskuineko botoiarekin hautatu eta “Z.ZIP” luzapena hautatu ondoren, “add to zip” era eman. Beraz, oraingo karpetak erdian kremailera batekin agertuko da. Ondoren, lehen aipaturiko webgunera joan beharko zarete, bertan, fitxategia igo beharko duzue ikono honi hautatuz , hau da, ezkerreko goialdeko izkinako azken botoia. Azkenik, “examinar” eman, sortu duzun karpeta konprimitua hautatu, behealdean nahi duzun “contraseña” jarri, eta nahi baldin baduzu, “etiketa” bat jarri ahal diozu, izen bezala.
Bigarrenik, irakasleak gomendio bat eman zigun, ikasleok lan baten aurkezpen bat egiterakoan, askok “power point” programa erabiltzen dugula, baina ez dakigula ondo erabiltzen. Horregatik, kontuan hartzeko 5 oinarrizko elementu aipatu zigun: 

• Mezua graduala izatea 
• Argia izatea 
• Tamaina egokia izatea 
• Erakargarria izatea 
• Erraza

Powerpoint programako plantilla ezberdinak

Horretarako, esan zigun urrunetik ikusteko “Arial 24/28” letra egokia zela eta hobeto apaindurarik gabe. “Arial” edo “Verdana” letra gomendatu zigun. Gaian sakontzeko, letra estilo eta koloreekin jarraitu genuen. Estiloak eta koloreak,mezuan eragina izan dezakete. Izan ere, letra edo estilo batek mezuari garrantzia kendu ditzake. Hobeto ulertzeko, esaldi berdinarekin, letra estilo eta kolore desberdinak ipini zigun irakasleak eta ikasleei galdetu zigun zein kenduko genuke aurkezpen bat egiteko orduan. Horrela, esaldi bakoitza komentatzen hasi genuen. 

 • Lehenengo esaldia kolorez betea zegoen. Hau da, letra bakoitza kolore batekin. Orrialdearen fondoa grisa zen eta lehengo letra hori kolorearekin zegoen. Hortaz, bertan ikusi genuen arazoa; beti kontrastea egin behar dute koloreek, eta kasu honetan ez zegoen kontrasterik 
• Bigarren esaldia “cursiva”n zegoen. Ezin dugu estilo hori erabili aurkezpena egiteko, izan ere, “cursiva” estiloak gauza konkretu bati garrantzia ematen dio. Adibidez, beste hiztegian erabiltzen den hitza. 
• Hirugarren esaldiak “Arial narrow” estiloarekin zegoen idatzita. Estilo honek asko elkartzen ditu hizkiak. Beraz, ez da egokia aurkezpen baterako.
 • Laugarren esaldia “negrita” eta itzalarekin zegoen. Horrek sinesgarritasuna adierazten du, hortaz, gauza zehatzetan ipiniko nuke, ez testu osoan. 
• Bostgarren esaldia azpimarraturik zegoen. Nahasgarria izan daiteke testu osoan ipintzeak, izan ere, azpimarraketa gauzak nabarmentzeko eta linkak adierazreko erabitzen da. 
• Azken esaldia letra larriekin idatzita zegoen. Dena handiagotzen badugu, ez da ezer berreiztuko.

Betidanik PowerPoint programaz baliatu egin naiz eskolako baita unibertsitateko aurkezpenak burutzeko. Unibertsitatean, nahiz eta beste programen berri eduki, prezzi adibidez, nire ustez errazena eta sinpleena da publikoak mezua jasotzeko. Izan ere, prezziak, konplexuagoa da eta hainbeste apainduriekin, mezua ahazten da eta publikoak, apaindurietan arreta jartzen du. Horregatik PowerPoint programaren bidez, publikoak mezua erraz, zehatz eta argi ziurtatzen dizu. Baina, hainbeste urtez haren bidez aurkezpenak egin eta gero, urte honetan arreta jarri dut trasmituti nahi den mezuan: elementu askotan ipini behar dugula arreta mezu hau era egokian trasmititzeko. Izan ere, hori funtsezkoena da, bai gaur egun bai gure etorkizunerako.


2014(e)ko urria 15, asteazkena

Bolggari sarrera

ONGI ETORRI IRAKURLE MAITIA!


Blog honi sarrera emateko, lehenik eta behin nire burua aurkeztuko dut. Eneritz daukat izena eta Bilbon bizi naiz. Txikitatik gustatu zitzaidan irakaslea izatea, eta hortaz, gaur egun UPV/EHUko ikaslea nauzue, magisteritzako ikaslea hain zuzen ere. Bigarren urtearen hasieran nago, nahiko gustura eta itxaropen askorekin. Hona hemen eraikuntzaren argazkia.





Aurten unibertsitatean IKT (Informaio eta Komunikaziorako Teknologiak) irakasgaia landuko dugu. Blog honetan argitaratuko ditudan mezu guztiak irakasgai honetatik jasoko ditudan edukiei egindo die erreferentzia. Edukiak, saio teoriko eta praktikoetan jasoko ditugu, beraz, horren banaketa egingo dut. Proiektu honen sorreraren zergatia zera da; teknologia formakuntzaren garrantziaz ohartaraztea Lehen Hezkuntzari dagokionez.                    
IKT irakasgaiaren hasieran, irakasleak zenbait azalpen eman zigun gai honi buruz, hala nola, teknologiak eta gizarteak lotura handia daukatela; gaur egungo eta etorkizunerako teknologiarekiko formakuntza oinarrizkoa da, izan ere, teknologiak gizartearekiko garapena dakar, bai hezkuntzan, bai osasun arloan, bai kulturan... Horren ondorioz, teknologiari buruzko formakuntza oinarrizkoa iruditzen zait gaur eguneko gizartean. Internet funtsezko baliabidea bihurtu da eta horretaz baliatzen gara gizartearen gehiengoak. Horrela, irakasleriak funtsezko gaitasun batzuk barneratu behar dituela pentsatzen dut, irakaskuntza- ikaskuntza prozesua eraikitzeko; baliabide digitalez hornitu, adibidez. Hala ere, teknologiaren gehiegizko erabilerak ondorio latzak ekar ditzake, gaur egun, batez ere, arlo sozialean eta horren ondorioz, gaur egungo gizarteak garrantzi handiagoa ematen dio interneten daukaten irudiari, errealitatean benetan diren pertsonei baino. Beste alde batetik, teknologiaren zabalpenak, umeengan ere ondorioak dakar; oraingo umeek oso gazte hasten dira teknologiaz baliatzen, eta onerako zein txarrerako, internet oso eskura daukate. Orduan, gerta liteke jolasean egotea eta ez hain egokiak diren edukiekin topo egitea.



Lehenengo praktikako egun hau nahiko polita izan da. Izan ere, ikasle guztiek errealitate batekin topatu gara; pentsatzen genuen trebeak izango ginatekeela ordenagailuaren erabileran, baina ez hainbeste. Interneten bidez informazioa bilatzea, sare sozialetan ibiltzea eta oinarrizko programak erabiltzea (word, power point..) ez da nahikoa. Hortaz, irakasgai honek asko irakatsiko digunean nago. Adibidez, banekien Word eta PowerPoint bezalako programak erabiltzen, baina harritu  egin dit irudi batzuk hautatuz eta konprimituz gero, irudi bakarra sortu ahal daitekeela, gauza oso sinplea iruditzen bada ere. Horretarako, aipatutako PowerPoint programan ibili gara. Lehenik eta behin, beharrezkoa da diapositiba zuriarekin hastea, ondoren, nahi ditugun argazkiak edota letrak sartuko ditugu eta "control" botoia sakatuz eta mantenduz gero, irudi bilakatu nahi ditugun elementu gutziak aukeratzen ditugu. Amaitzeko, eskuineko botoiarekin klik egin eta "agrupar" botoia sakatuz gero, irudia sortuta egongo da. Esperientzia berria izan da gaurkoa, ez nuen inoiz blog bat sortu. Esan beharra daukat, blogak irakurtzen ditudala batzuetan eta beti galdetu izan diot nire buruari... zergatik ez sortu horrelako bat? Era askotako blogak ikusi ditut; informatiboak, pertsonalak, gai zehatz bati buruzkoak... baina beti gustatu zait blog bat sortzearen ideia, beraz, nahiko pozik nago.

Hortaz, blogga eraikitzen hasi gara. Bakoitzak bere gustura eraikitzeko aukera izan duenez gero, norberak bloggaren txantiloia aukeratu du eta gadgetak, bideoak, argazki, soinu edota liburuak sartzen aritu gara.

Askotan, etxeko ordenagailuan programak jaisten ditugu, eskolan edota unibertsitatean eskura ez ditugunak, eta ez daukagu hauek jaisteko aukera. Hori dela eta, nahiko baliagarria iruditu zait irakasleak emandako argibideak programak "USB" edo "PENDRIVE" batean eraman ahal izateko. Horretarako, portableap.com orrialdean dauden aplikazioak jaitsi eta "USB" edo "PENDRIVE"an gorde baino ez da egin behar. Horrela, programa horiek edozein lekutara eramateko aukera izango dugu.

Lehenengo aste hau, "informatikan kokatzeko astea" bezala definituko nuke. Izan ere, informatikaren oinarrizko erabileraren birpasaketa egitea beti da gomendagarria, batez ere, gu irakasle izango garenerako; hamaika programa erabiltzen jakingo ditugu eta oinarrizkoen erabileraren falta izango dugu eta. Beste alde batetik, ideia paregabea ikusten dut umeengan blogga zabalzea, askatasuna ematen diegulako, bai haiek nahi duten moduan eraikitzeko, bai haiek transmititu nahi diztuzen ideiak munduarekin partekatzeko. Nire iritziz, irakaskuntza- ikaskuntza prozesuan, askatasuna eman behar zaie umeei, horrela, haiek era didaktikoan jakin ahal izango dute proiektu baten mugak, guk ezarri beharrean, proiektuaren erabilera... haiek bere kabuz esperimentatzean, ezagutza hobeto barneratuko dute, haiengan motibazioa sustatuz.