2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna

Umeak bagina bezala...

Egunon irakurleok! Jadanik, gutxi falta zaigu agurtzeko, baina oraindik aste pare batzuk egongo gara elkar. Pasa den astean, berri txar bat aitortu nizuen, gaur esan hobeturik nagoela, sano- sano! Beraz, jo ta ke!


Aste honetako saio teorikoa beste bi aurkezpenak jaso ditugu. Bi taldeek artikulu berdinaren inguruan lan egin dute, bakoitzak zati bat landuz. Hortaz, gai orokorra interneteko arriskuak izan da. Eta horretaz mintzatu da, hain zuzen ere, lehenengo taldeak. Talde honek etxean nahiz eskolan azaldu du interneteko arriskuak. Talde honek interneten edukiei nahiz komunikabideari buruz mintzatu da. Gai honetaz mintzatzea funtsezkoa ikusten dut, izan ere, gaur egun hainbeste garrantzia ematen zaio irudiari zein jende askok interneten bidez komunikatzen da bai lagunak bai bikoteak bilatzeko eta nahiz eta oso goxo hitz egin ez dakigu nor egon ahal den pantailaren atzean. Hori, umeek ere egiten dute, izan ere, gaur egungo joko onlinetan beste tokiko ezezagunekin jokatzeko aukera daukate, haiekin harremanetan jartzeko aukera, eta lehen esan dudanez, ez dakigu nor izan ahal den. Beste alde batetik, edukiei arreta jarriz gero, gerta daiteke umeek jokoetan aritzea eta bat-batean aproposak ez diren edukiak agertzea, sexuzkoak adibidez. Azkenik, gauzak erosteko publizitatea ohikoa da interneten eta gero eta gehiago zabaltzen ari da. Beraz, oinarrizkoa ikusten dut umeak ohartaraztea eta jakinaraztea arrisku hauetaz. Gaia erraza zen, beraz, taldea ondo konpondu da eta oso ondo lotu dituzte landu dituzten hainbat ikuspegi. Azkeneko bideoa ere oso aproposa izan da.




Bigarren taldea, gai honekin jarraitzeko, interneten segurtasunari buruz hitz egin du. Horretarako bideo hau ipini dute: Las 10claves para utilizar internet con seguridad. Bertan ondorioztatu daiteke interneten datuak nahiko erraz eman ahal direla, banku korronteak, identitate datuak … etab. Horretan kontu handia izan behar da, eta horrelakoetan gurasoei laguntza eskatu behar da eta haietan konfidantza eduki. 



Saio praktikoan, umeekin lantzeko hainbat programa ikusi genituen. Bertan, umeak hainbat ariketa egin ahal izango dituzte. Horrela, hiru software desberdin ikusi ditugu: Zonaclic Ardora, eta Educaplay. Ikaskideekin komentatu genuenez gero, hirurek alde positiboak eta negatiboak dauzkate. Zonaclic eta Educaplay, online erabili behar diren programak dira eta horrek zailtasunak ekar ditzake. Izan ere, agian eskolako internet oso astiro doa eta prozesua moteldu dezake, beste alde batetik, interneten erabilerak, irakaslearen kontrola dakar, lehen aipatu ditugun arriskuen ondorioz. Ardora programa aldiz, euskaraz da baian java eskatzen duenez gero, eskolan mugatua gerta daiteke. Hala eta guztiz eeg, paregabeak dira hezkuntzara bideratzeko. Hona hemen, Educaplay programaren bidez sortu ahal izan ditugun ariketak. Horretarako, lehenik eta behin bikoteka jarri gara eta horrela, bakarrik batek erregistratu behar izan da.  Bi ariketa egin genituen binaka:

1. Hizki sopa bat egin genuen. Umeek giza gorputzeko hamar atal bilatu behar dituzte. Ariketa hau, lehen hezkuntzako lehen ziklorako pentsaturik dago. 
2. Ondoren, gurutzegrama bat egin genuen animaliei buruz. Umeak bost animali identifikatzeko gai izan behar dira. 

Gaurko saioa bukatzeko, STORYBIRD izeneko programan ikasle bakoitzak ipuin bat sortzeko aukera izan du. Benetan erabilgarria izan daiteke programa hau, hezkuntzan oinarrizkoak dira ipuinak, ikasleen sormena, irakurketa, idazketa edota arreta lantzeko. Interneten bidez, gainera, ikasleei motibazioa sustatzen die eta oso erraza da. Hori gutxi izango balitz, programa honen bidez, ipuinaren sarrera, korapiloa eta ondorioa idazten ditugu eta irudiak eginak daude. Nik egindako ipuina honela dauka izena: basoa maite zuen neska.

Gaurko saioan ume bat bihurtu naiz, hizki sopak, gurutzegramak edota ipuinak sortzen baina orain, irakasle bezala jorratzen. Oso sentimendu atsegina izan da baina eta gainera harutzaroko hainbat momentu gogoratu ditut, nire antzinako lagunekin. Laburbilduz, oso polita izan da, politena alegia. 

2014(e)ko azaroaren 20(a), osteguna

Gaur egungo baliabideekin ohiko denbora pasak sortzen

Ongi etorri berriz ere, irakurleok! Jadanik, sei aste pasa dira eta ez ditut ezta nabaritu ere, zein laster pasa den denbora aizue! Seinale ona da hori. Baina, berri txar bat aitortu beharko dizuet, nahiko gaixorik nabil, eta hemendik aste batzuetara ezin izango dut klase batzuetara etorri, nola sentitzen naizen arabera. Hala eta guztiz ere, nire kabuz ibiliko naiz klasean emandako edukiak eta eginiko ariketak burutzen! Lasai beraz lagunok, klaseko erritmoa jarraitzen ari naiz eta.

Aste honetako saio teorikoan, beste bi aurkezpenak jaso ditugu. Bi aurkezpenak artikulu berdinaren inguruan izan dira. Lehenengo taldeak, “Horizonte proiektua”ri buruz hitz egin dute, helburua teknologia berriek izango duten eragina aztertzea izanik.  Talde hau nahiko dinamikoa izan da, izan ere, partaide guztiek bazekiten noiz esku hartu behar zuten, eta bakoitzaren esku hartzea ondorengoarekin lotura zuzena adierazten zuen. Beraz, aurkezpena nahiko ondo ulertu da eta gainera, gaian sakondu dira bideo interesgarri batekin. 




Saio praktikora ezin izan dut joan, beraz, ikaskide bati apunteak eskatu eta lanean ipini naiz! Klaseari hasiera emateko, irakasleak liburuen garrantzia goraipatu zien, hurrengo liburuekin; Ortotipografia (akats tipografikoen inguruko liburua) eta “Lectura de imagenes en la era digital” (gaur egungo irudien erabileraren inguruko liburua).


Jarraian, WEB QUEST gaia aztertu zuen. 



Web Quest metodologia bat da, ez da web orrialde bat. Metodologia hau, jarduera hezitzailea izateaz gain, interneten bidez informazioa tratatzeko eta errespetatzeko tresna kooperatiboa eta orientatzailea da. Ikuspegi konstruktibista batetik ikusita, gaitasun intelektualaren garapenaren laguntzailea da. Metodologia hau, sei ataletan bananduta dago: sarrera, zeregina, prozedura, baliabideak, ebaluazioa eta azkenik, ondorioak.




Metodologia honen ezaugarrien artean hauek aipatu zien irakasleak: ikasleen ezagutzatik abiatzen da, malgua da eta transmititu eta konpartitu daitekeen metodologia da. Web Quest- en  sailkapena iraupenaren arabera hurrengoa da: motza, luzea eta mini web quest- ak.
Metodologia hau ezagutzeko, taldeka jarri ziren eta web quest bat aukeratu eta aztertu zuten. Ondoren ikaskideei azaldu behar izan zuten behatu zutena. Etxean aztertu eta gero, nahiko baliogarria ikusi dut metodologia honen erabilera, izan ere, nahiko dinamikoa da, parte hartzailea, talde lana sustatzen duena, desberdina, nahiko aktiboa, eta gainera, erraza.  Hori dela eta, ez dut uste arazorik izango ditudala irakasle izango naizenean metodologia hau erabiltzean.

Web Quest- ekin aldendu dira ikasleok, eta Padlet aplikazioan murgildu dira, bertan, binaka hormairudiak sortu dituzte. Aplikazio hau oso entretenigarria ikusten dut hezkuntzara bideratzeko, izan ere, horma irudiak umeei motibazioa sorrarazten die eta aplikazio honek irudiak eta internet lotzen duenez gero, motibazio bikoitza sustatuko die umeei. Hona hemen sortu dudan hormairudia:





Azkenik, soinua landu dute. Horretrako, youtubeko bideoak erabiliz, abestiak jaitsi dituzte, youtubetik mp3-ra web orriaren bitartez. Ondoren, abestiak editatu ahal izan dituzte audacity programaren bitartez, bere ahotsa ere sartu ahal izan dute.

Gaur egungo edukiek oso baligarriak izan daitezke hezkuntzara bideratzeko. Izan ere, benetan harritu dit nola gaur eguneko baliabideekin, hau da, internetarekin, ohiko denbora pasak, horma iudiak adibidez, eraiki ditzatekela. Esan beharra dut, youtubetik mp3ra bihurtzeko web orrialdea ezagutzen nuela eta baita audacity programa ere. Bertan, nire lagunekin abestiak editatu ditugu eta gure "bertsioak" egin ditugu egun euritsuetan. Bitxikeri moduan, horrelako bat egin genuen lagun baten oparirako eta  abesti bihurtu eta gero, moviemaker programarekin, irudiak sartuz, bideo bat egin genion.

2014(e)ko azaroaren 13(a), osteguna

Oinarrizko ezagutzak gogoratzen eta ezagutza berriak barneratzen.



Kaixo irakurle maiteok, aste honetako saio teorikoan aurkezpenekin jarraitu dugu. Bi taldeen aurkezpenak ikusteko aukera izan dugu. Jarraian nire iritzia emango dizuet.  Lehenengo taldeak gai hau aurkeztu zigun “IKTak hezkuntza aireberritzeko aitzakia”. Aurkezpen honetan, batik bat, WEB 2.0 hezkuntzaren ikuspegitik nola landu daitekeen aipatu digute. Aurkezpen hau oso txarto antolatuta egon da, bakoitza ez zekien noiz sartu behar zen gaian. Ez dira gaian sakondu (informazio gehigarririk ez, irudirik ez). Gainera, geldialdi asko egin dituzte. Bigarren taldeak, ostera, aurkezpenean sakondu dira, prezzi baten bidez aurkeztu dute gaia “HikHasi. Internet eta eskola”. Aurkezpen honetan mezua hobeto ailegatu da, horrela izanda, hainbat ideiekin gelditu naiz. Alde batetik, bi programei buruz hitz egin dute, hala nola, EU kids online programari buruz eta Safer Internet programari buruz. Eta, beste alde batetik, aurreko aurkezpenaren ildotik jarraituz, hezkuntzarako WEB 2.0-ren  zenbait aplikazio aipatu dituzte. Aurkezpen honekin batera, irudi baliogarriak eta bideo oso interesgarria azaldu dute. Ez da egin batere astuna. Gainera, haien artean sarrerak egin dituzte. Baina, nire ustez denbora gehiegi egon dira. Azkenik, irakasleak bi aurkezpenak baloratu egin ditu: alde onak goraipatuz eta alde txarretan gomendioak emanez. 

Saio praktikoan, informatikako oinarrizko ezagutzak gogorarazi ditugu. Izan ere, gehienok sustatzen dugu haien erabilpena, baina era egokian egiten dugu? Gutxi, nahiko edo behar adina ezagutzen ditugu? 

Galdera hauei erantzuteko asmoz, irakasleak baliabide batzuen errepasoa egin zuen. Unibertsitatean, etengabe ari gara lanak egiten eta horretarako internet erabiltzen ditugu iturri gisa, baina iturri horiek fidagarriak dira? Badakigu benetan nondik hartzen dugun informazioa? 

Beraz, irakasleak galdera bat bota zigun: benetan badakizue nola osatu behar den burutzen dituzuen lanen bibliografiak? (Irakasleak erakutsi zigun ikasle batek entregatu zion lanaren bibliografia, eta harriduraz begiratu nuen lan hura: estekaz beteta zegoen, soilik estekak!). Irakaslearen harridura nabaria izan zen eta hortaz, bibliografia bat era egokian nola egin behar den azaldu zigun.


  • Liburu bat: Egilea (abizena, izenaren lehenengo hitza.), urtea parentesi artean, izenburua (etzanez), eta argitaletxea (nongoa eta zein den). Adb: Pozo, E. (2013 A) Hezkuntzaren oinarriak. Donostia: Elkar.

  • Aldizkari bat: Egilea (abizena, izenaren lehenengo hitza), urtea parentesi artean, artikuluaren izenburua (etzanez), aldizkariaren izena, alea eta nondik nora doan (orrialdeak). Adb: Pozo, E. (2014): Hezkuntzaren oinarriak magisterio ikasten duten ikasleentzat. Hik hasi, 124, 15-26.
  • Bloga: Egilea (abizena, izenaren lehenengo hitza), urtea parentesi artean, titulua (etzanez) eta linka. Adb: Miranda, I. (2014): Informatikaren unibertso bitxia. http// ….

  • Liburu baten kapitulua: Egilea (abizena, izenaren lehenengo hitza), urtea parentesi artean, kapituluaren titulua (etzanez), liburuaren egilea( abizena, izenaren lehenengo hitza), liburua, nondik norakoa (orrialdeak) eta argitaletxea (nongoa eta zein den). Adb: Pozo, E. (2013 B): Hezkuntzari oinarriak jarri nahian. In, Pazos, E. Hezkuntzaren motibazioak. (100- 115 orri). Bartzelona: kairos.

  • Linka: non dago argitaraturik (letra larriz) , urtea parentesi artean, titulua (etzanez), atala, linka eta azkenik, noiz izan den kontsultatua. Adb: EKE/ICB, (data gabe), Ondare immateriala, “euskal kultura” atalean, http// …., 2014-11-12an kontsultatua.

* 2013ko urtearen alboan kokatuta dauden A eta B hizkiek esanahi bat daukate. Izan ere, egile berberak urte berean egin baditu lan ba baino gehiago, hizki hauek jartzen dira lanak bereizteko. Noski, orden kronologiko bat jarraitu behar dute: A izango da lehen argitaraturiko lana, B bigarrena, etab. 

Errepaso hau nahiko ondo etorri zait, hots, lanak burutzerakoan zaila da iturri fidagarri bat aurkitzea eta beraz, ordu asko sartu behar dituzu. Hortaz, lagungarria izan da bibliografia osatzen jakitea eta konturatu naiz irakasleak interneten zebilen bitartean, orrialde gehienek ez zutela eskaintzen informazio tekniko asko (urtea, argitalpena), eta beraz, gomendatu digu liburutegira joatea edota “hik hasi” n bilaketak egitea.

Hau guztia kontuan hartu eta gero, ohiko programa birpasatu egin dugu: Microsoft word, hain zuzen ere. Orokorrean guztiok genekigun honen funtzionamendua, baina tekla batzuk ezezagunak egiten zitzaigun, eta gainera nahiko lagungarriak direnak. Adibidez, AZ tekla, testua alfabetikoki ordenatzeko; lan oso luzea egin behar dugunean eta ez dakigunean non gauden, lanaren eskema eskuragarri daukagu ere, bakarrik “vista”ra joan eta “mapa del documento” hautatuz gero, ezkerraldean lanaren eskema agertuko da. Beste alde batetik, irudi bati titulua jartzeko (zehazteko adibidez), eskuinaldeko botoia sakatu eta “insertar título”ri eman behar zaio. Gehienetan, taldeka egin behar ditugu lanak eta orokorrean gure artean banatzen ditugu atalak. Bakoitzak besteen atala irakurtzerakoan dokumentuan bertan egin dezake iruzkin bat: “revisar” joan eta “nuevo comentario” hautatuz. 

Unibertsitatean egindako lana etxean jarraitu behar izaten dugu normalean, hortaz, batzuetan etxeko nahiz eskuko ordenagailuan markagailuak dauzkagu interesgarriak iruditu zaizkigun web orrialdeak gordetzeko, liburu baten gisan. Irakasleak aurrerapauso bat erakutsi zigun: “delicious” web orrialdea: gorde dituzun markagailuak sarean ipintzeko, kontua ireki eta gero. Honi esker edozein ordenagailutik eskura izango dituzu gordetako markagailuak. 

Baina, burututako lan guztiak ez dira word edo power point programetara mugatzen, bideoak erabil ditzakegu baliabide gisa baita ere. Baina oso zaila egin daiteke bideoaren edukia eta jartzen diogun musikaren batuketa, izan ere, musikak garrantzia kendu ahal dio mezuari. Hau aztertzeko, lau bideo ikusi ditugu gelan:


  • “Hezitzaileen zerrenda”. Musika entzuten ari garen bitartean, aldaketa bat gauzatuko dela sentiarazten digu, baina irudia ez da aldatzen. Egileak aldaketa horietaz baliatu ahal izan beharko luke diapositiba aldatzeko: musikaren aldaketak diapositibaren  aldaketarekin lotu. Beste alde batetik, jarritako musika sentimenduetan gehiegi eragiten du, eta horregatik garrantzia kentzen dio mezuari, arreta kentzen dio. Beraz, bideo hau ez dago ondo burututa.
  • “Por cuatro esquinitas de nada”. 
      • Umeen ahotsekin. Musika bideoari lagundu dio, musika aldaketaz baliatu dira diapositiba aldaketak egiteko.

  • Umeen ahotsik gabe. Musika bere erritmora doa baina irudia estatikoa da, ez da aldatzen, diapositiba aldaketak egon behar ziren.


  • “El maltrato sutil”. Oso ondo lotuta egon da ahotsa eta musika, hitz egin behar zuenean, jaitsi egin dute musika. Irudiak aldatuz doaz, dinamismoa sortuz, plano aldaketak egon dira. Gai batean hitz egitean, gai horren irudiarekin lotu dute. Adibidez, takoiei buruz hitz egitean, takoien irudia jarri dute. Testua eta argazkia bat etorri behar da eta.

  • “Hazien historia”. Soinua ez da izan behar musika, kasu honetan ahotsa eta isiltasuna ere dira soinua. Kolore aldaketak egon dira: ingurunea, barazkiak, arropa, etab. Batzuetan gauza batzuk azaldu behar dira, “igurtzi” prozesua bezalaxe, eta bideo honetan ikus daiteke horren azalpena. Plano ezberdinek sinesgarritasuna ematen diete bideoari. Laburtuz, alaia eta entretenigarria izan da.

Hausnarketa moduan esan dezaket ez nekiela hainbat faktore eragin ahal zutela bideo batean eta hemendik aurrera kontuan hartu behar izango ditugu, eragin zuzena daukate eta. Beste alde batetik, unibertsitatean entregatu beharreko lanetan eta etorkizunean hezitzaile bezala, oinarrizkoa zaigu, hainbat iturrietatik jasotako informazioaren berri emateko, bibliografia arauak ezagutzea. Hori dela eta funtsezkoa iruditu zait gaur eguneko klasea, bigarren kurstoan egonda ere, oraindik ez genituelako ezagutzen eta hori ezinezkoa da. 

2014(e)ko azaroaren 6(a), osteguna

Irudien munduan murgilduz



Ongi etorri berriz ere nire bloggera, eskertzen dizuet zure jarraipena irakurle maitiok! Blog hau ahalik eta era erakargarrian sortzeko helburua daukat eta, nire iritziak baita jasotako edukien berri emanez. Asteak pasatzean, konturatzen naiz eduki asko barneratzen ari naizela eta haietako askok nahiko baliagarriak direla. Gainera, gero eta gusturago nago klasean, edukien berri daukadalako eta horien jarraipena egiten ari garelako. 

Hortaz, aipatu nahi dudan lehen gauza, aste honetan talde moduan prestatu behar izan dugun lehenengo aurkezpena da. Izan ere, gaia nahiko erraza izan da (bost urteko umeek mezu elektronikoak idazten), baina hainbat gauza genituen buruan, zein lan hau guztiz ahazturik geneukan. Hala eta guztiz ere, lan bikaina egin dugula pentsatzen dut. Egun bakarra nahikoa izan da lan hau aurrera eramateko, beraz, denbora ez da izan hain arazo handia. Egia da, nahiko itota ikusi ginela, baina taldearen funtzionamenduari esker, aurrera eraman ahal izan genuen. Emaitza oso ona iruditu zitzaidan: irakasleak esleitutako testuaz gain, baliabide digitalez hornitu ginen gaian sakontzeko eta hausnarketa sakona egin genuen. Bideoak aurkitzea zaila izan zen, izan ere, gaia umeei erreferentzia egiten zion, beraz, zaila izan da ikastola batean umeen teknologiaren erabilera islatzen duten bideoak aurkitzea. Azkenean, nahiko lan gogorra egin genuen, hortaz, gaiaren jakinduria eta interesa azaldu genuen. 

Aurkezpenak saio teorikoetan izango dira. Aurkezpen guztien ondoren, aurkezpenekiko ebaluazioa egin beharra dago. Horretarako, talde bakoitzak ebaluazio irizpideak adierazi behar zituen. Ondoren, ikasle bakoitza, bere taldearekin adierazitako ebaluazio irizpideetan oinarrituz, beste aurkezpenak ebaluatu behar izango ditu. 

Saio praktikoari dagokionez, gaur bloggetik pixka bat aldendu gara. Izan ere, aste honetako zaioa ARGAZKI edo IRUDIAN oinarritu da. Horretarako, hainbat kontzeptu landu ditugu gai horri buruz:

  •      Argazkiak editatzeko programak

  •       Argazkiak gai zehatz batean

  •       Planoak

  •        Argiaren garrantzia

  •       Kolorea

Lehenik eta behin, irakasleak argazkiak editatzeko programak idatzi ditu arbelean. Ondoren, taldeen bidez, programa horien funtzionamendua aztertu behar izan genuen. Programak hauek ziren: fotoflexer, pixrl, bomobo, bloggif, picturetrail eta flocdraw. 

Talde guztiek esleitutako programaren funtzionamendua aztertu ondoren, ordezkari bat arbel digitalera irten zen guztioi azaltzeko. Programa guztiak ikusi ondoren, ondorengoa ondorioztatu dezaket: batzuk ez dira aproposak lehen hezkuntzan jorratzeko, hainbat faktore direla eta. Izan ere, oso garrantzitsua gerta daiteke programa batean egindako irudia gordetzeko aukera izatea. Batzuek, ez daukate aukera hori. Baina, harrigarria iruditu zitzaidan “bomobo” programa, izan ere, ez ditu argazkiak jorratzen, bera bakarrik mugitzen da, zuk arratoiarekin emandako norabidea jarraituz. Lehen hezkuntzan geometria irakasteko oso aproposa ikusten dut, baina, ez dauka irudia gordetzeko aukera. Hala ere, ez da arazoa, umeek sormena landu ahal dutelako irudi geometriko berriak sortzen eta gainera, nahiko erraza da. 

Hori izan ahal da beste faktore bat zailtasun maila da. Programa batzuk konplexutasun asko zeukaten (tresna gehiegi alegia) eta beste batzuk aldiz, “paint” programaren antza zeukaten. Irakasleak aholku hau eman zigun: “ez erabili zail xamarrak diren programak, ikasle batzuk ezintasunak izan ahal dituzte, eta beraz, frustratu egingo dira. Hortaz, teknologiara hurbildu beharrean, aldenduko dira.”

Programa hauekin ibili ondoren, irakasleak talde bakoitzari gai bat esan zion (ura, airea, abiadura, etab). Talde bakoitzak hamabi argazki ezberdin egin behar izan zuen esleitutako gaiari buruz. Ondoren, arbela digitalean ikusi genituen. Batzuk harrigarriak izan ziren, eta beste batzuk ordea, gaiarekin zerikusi txikia zeukaten, iritzien kontua izango zen. Argazkiak ikusterakoan, objetibotasunetik subjektibotasunera abiatu gara. Hau da orokorretik zehatzera. Horrela, irudien orokortasunetik, gauza zehatzak ikus ditzakegu, irudiari esanahi desberdina emanez.  Adibidez, uraren gaiari buruzko argazki bat zen eskuak garbitzea. Horrela, eskuak zabaldurik ikusten ziren ura jausten. Irakasleak egin duena zera izan da: argazkia hurbildu, eskuak bakarrik agerian utziz. Beraz, irudi berri horrek pertsona bat dirua eskatzen zirudien. Horrek guztiak esan nahi du, irudiaren orokortasunetik (pertsona bat eskuak garbitzen) zehaztasunera (irudia hurbilduz gero, eskuak soilik agerian utzi zuen irakasleak) abiatu ginela, eta beste esanahi bat bilatu genuen. 

Planoei dagokionez, argazkiekin jarraitu ginen. Horretarako, objetibotasuna eta subjektibotasunarekin jarraitu genuen, “zoom”- a landuz. Argazki bat hurbiltzean gero eta informazio gehiago galtzen da: plano orokorretatik (osotasun planoak, objetibotasuna) plano zehatzera (hurbilak, subjetibotasuna).
Gaiarekin jarraitzeko, plano aldaketak landu genituen. Hiru plano bereizi zituen irakasleak: pikatua, kontrapikatua eta normala. 


  •        Plano pikatuarekin, argazkilariak objektua edo subjektuaren gainetiko irudia ateratzen du. Horrela, txikitasuna adierazten du.

  •       Plano kontrapikatuarekin, argazkilariak objektua edo subjektuaren behealdeko irudia ateratzen du. Horrela, handitasuna adierazten du.

  •      Plano normalarekin, argazkilariak objektua edo subjektuaren neurri berean ateratzen du argazkia. Ohikoena da.

Plano hauetan, argiak garrantzi handia dauka. Horretarako, irakasleak argazki bera ipini zigun (gizon baten aurpegia) eta argi- fokuek plano ezberdinetan zeuden (atzealdean, goialdean, behealdean,etab. Argi- foku gehiago ipiniz gero, sinesgarritasun handiago islatuko da. Hori ondorioztatu ahal izan nuen irakasleak jarri zenigun azken argazkiari esker. Beste argazki batek, atzealdean foku bakarra zeukan eta horrek aurpegia handiagoa egiten zuen.

Azkenik, kolorea landu genuen. Irakasleak bi irudi jarri genituen: bi lauki eta lauki bakoitzean erdiko lauki bat zeukan.
Lehenengo irudien laukiak beltz eta hori kolorea zeukan: erdiko laukia horia zen eta gainerakoa beltza. Bigarren irudien laukiak ordea, zuri eta hori kolorea zeukan: erdiko laukia horia eta gainerakoa zuria. Irakasleak, orduan galdera bat bota zuen: non da handiagoa hori kolorea?
Lehenengoan, beltzaren kontrastea dela eta, beltz koloreak “itzala” ematen dio horiari, lauki horiaren muga markatzen du. Bigarren laukia aldiz, zuri koloreak lauki horiaren muga ezabatzen du. Beraz, aurreko guztia kontuan izanik, lehenengo irudiaren beltz koloreak handitasuna ematen dio hori koloreari.

Argazkien mundua nahiko gustuko dut. Izan ere, bi kurtso egin nituen eta aita eta biok erakargarria ikusten dugunez gai hori, beti daramagu kamara aurrean eta ondoren, biok ateratako argazkien hausnarketa egiten dugu. Beraz, nahiko polita izan da gaurko klasea, entretenigarria eta niretzako azkarren igaro dena.