2014(e)ko abendua 20, larunbata

Azken hausnarketa

Irakasgai honen berri izan nuenean, lehenengo gauza burura etorri zitzaidana hau izan zen: "behingoz!". Izan ere, nire ustez, ezin dugu gradu hau amaitu teknologia berriei buruzko formakuntza jaso barik. Hau da, irakasle bat beti egon behar da berritzen, gizartearen garapena jarraituz. Beraz, ordua zen IKT-ko irakasgaia lantzeko. Teknologia oinarrizkoa dugu gaur eguneko gizartean, funtsezkoa. Atzera begiratzean, izugarrizko garapena ikusi ahal dugu: hezkuntza altertanibo eta inklusibo bat eraikitzen ari gara. 



Baina hori oso erraz esan daiteke, hau da, bakiteke irakasle edota ikasle askok, guk ere, teknologia hauen berri izatea baina gero, benetan zer diren ez jakitea. Horregatik ondo baino hobeto etorri zaigu irakasgai hau. Beraz, hau guztia kontuan izanda, nahiko gustura egon naiz irakasgai honetan. Baliteke irakasgai hau dinamikoena izatea, baina, nire ustez irakasleak modu egokian bideratu du. Izan ere, Informazio eta Komunikaziorako teknologiek kontzeptu asko barneratzen dituzte, eta haietatik garrantzitsuenak sailkatu ditu, guk irakasle izango garenean hezkuntzara bideratzeko asmoz.

Hona hemen gustuko ditudan hezkuntzari buruzko esamolde famatu batzuk:

  • “La educación es el arma mas poderosa para cambiar el mundo.” Nelson Mandela.
  • “El sistema educativo se tendría que construir pensando en el desarrollo de los niños.” Richard Gerver.
  • “El objetivo principal de la educación es crear personas capaces de hacer cosas nuevas, y no simplemente repetir lo que otras generaciones hicieron” Jean Piaget.
Tira ba irakurleok, benetan espero dut blog hau zure gustukoa izan denik. Jarraian, nire begiak zabaldu zituen dokumental bat ipiniko dizuet. Ikusi, hausnartu eta komentatu mesedez, irrikaz nago eta. Betirarte!





2014(e)ko abendua 18, osteguna

Agur eta milesker irakurle maiteok!

Bai, lagunok, bai. Azkeneko astean gaude jada, hau da azken saio teoriko eta praktikoren berri emango dizuet. Lehenik eta behin aipatzea gaurko eguna nahiko alaia izan dela eta urduria baita ere. Izan ere, goiz osoa egon gara musikako emanaldi aurkezpenekin eta nahiko asaldatuak egon gara. Hori dela eta, beti bezala saio teorikoa azken orduan denez gero, etxera joateko irrikekin egon gara guztiok. Hala eta guztiz ere, adi egon naiz lagunok, ez pentsa ;)

Hortaz, saio teorikoari dagokionez, azken aurkezpenekin ibili gara. Lehen taldeak, PLE eta MOOK kontzeptuei buruz hitz egin zuen. PLE-ak ikasleei  ikaskuntza prozesuaren gaineko kudeaketa eta kontrola hartzen laguntzen dieten sistemak dira. Esanahia azaldu eta gero, taldeak, sistema hauei eman ahal diegun erabilera azaldu ziguten, adibidez aurrean daukagun bezalakp blog bat sortzea ikasleei laguntzeko, edo google adibidez, hainbat irakasgaien edukien bilaketarako, bidaltzen diguten lanen aurkezkpenetan prezzi erabiltzea ere, etab. Honen ondoren, hau erabiltzearen ondorio positibo eta negatiboak azaldu ziguten. MOOK- ak, aldiz, online ikastaroak dira, dohainik edo kostu txiki batez egin ahal dugunak. Hauek honako betekizun jakin batzuk bete behar dituzte, besteak beste: online eta irekiak izan behar dira. Honen ostean, hauen alde negatibo eta positiboak azaldu zituzten baita ere. Talde honen aurkezpena pixkat astuna izan da. Izan ere, eduki asko azaldu dituzte eta azkar hitz egin dute. Gainera, ez dute eman informazio gehigarririk. Baina, hala eta guztiz ere, hori ez du esan nahi kontzeptuak txarto azaldu dutenik.


Bigarren aurkezpena guztiz desberdina izan da, dinamikoena esaterako. Izan ere, edukien hartu- emana joko baten bidez egin zuten: “quien quiere ser millonario” telebistako saioaren antzera. Bertan, galderak egiten ziren eta lau erantzun posibleak zeuden. Horrela, taldekideek guri edukien inguruko galderak egin ziguten. Guk, galdera egokia aukeratu behar genuen eta ondoren, horri buruzko azalpena ematen zuten. Beraz, nahiko ondo egon zen, guztiok paperean sartu ziren eta nahiko motza egin zen. Galdera guztietan arreta jartzeko prest egon nintzen eta, inolako presio barik.




Azken taldeak, azken aurkezpena azaldu du. Hauek, aurreko aurkezpenean bezala, IKT-ak  gure gaur eguneko eskoletan daukaten erabilerari buruz hitz egin dute. Beraz, aurreko aurkezpeneko edukiekin zerikusi handia zeukaten, batzuk errepikatu ziren eta. Hala eta guztiz ere, ez da egin astuna, taldekide bakoitzak gai honen hausnarketa txiki baina sakona egin dute. 

Praktikako saioa motzena izan da. Izan ere irakasleak 12etan joan ahal ginela esan zigun. Saioarekin hasteko, QR kodea azaldu zigun irakasleak. QR kodea (Quick Response Barcode) Denso- Wase konpainia japoniarrak 1994an sortutako bi dimentsiotako barra- kodea da, non informazio ugari bil daitekeen. Horregatik, askotariko erabilera ahalbidetzen du eta oso interesgarria da. Kodea gure telefono mugikorraren kamerarekin fokatuz irakur dezakegu informazio hau. Kodea eskaneatzean, grabatuta dagoena gure pantailan ikusiko dugu (bideoa, eskaintza bat, web- orrialdea, etab.).
QR kodeak oso erraz bereizten dira, forma karratua dute eta hiru lauki dituzte bana goiko izkinetan eta hirugarrena behealdeko ezkerreko izkinan.



Kode hauek aspaldi plazaratu ziren, baina badirudi horien erabilera areagotu dela, tabletak eta telefono mugikor adimenduak arrakasta betean direnean. Izan ere, QR kodea telefonoaren edo tabletaren kamerarekin atzitu eta barruan daraman informazioa ikus daiteke. Horrek markinetarako aukera interesgarriak eskaintzen ditu, eta dagoeneko enpresa asko ari dira bide hori jorratzen. Honekin jarraitzeko, UNITAG programa landu dugu. Honen bidez, gure bloggean beste pretsona baten QRa jarri dugu. Hori burutzeko, web orrialdeak argi uzten dizu eman behar dituzun pausuak, beraz nahiko erraza da. Lehenik eta behin, nahi duzun ikaslearen blogaren linka kopiatu behar duzu, eta ondoren, web orrialde horretan adierazten duen lekuan txertatu dut. Bukatzeko, blogean ikusi ahal duzue. 

Ikusi dugun azken kontzeptua infografiak izan dira. Hauek, informazioa bisualki aurkezteko sortu ziren: datuak, albisteak zein gertaerak era sintetikoan eta grafikoan laburbilduz. Era horretan, errazago ulertzen ditugu edukiak. Zertarako infografia bat?

  • Informazioa era antolatuan erakusteko.
  • Ulermena errazteko, korapilatsuak diren ideiak modu argiagoan komunikatzeko.
  • Gai baten inguruan, informazioa bisualki helarazteko.
Hauek lantzeko hainbat programa daude, guk EASELLY programa erabili dugu. Baina esan beharra dago, ez dela oso erraza beraz, ez nuke haurrekin landuko. 
Nik hartz polarrei buruz egin dut. 



Beharbada, ikusi dutdan kontzeptuak ez daude haurreri zuzenduta. Hau da, nik maila altuagoan landuko nituzke, beharbada bigarren hezkuntzan edota unibertsitatean. Horrek ez du esan nahi baliogarriak ez direnik, batez ere infografiak, adibidez eskolako jaiak aurkezteko, edota muralak egiteko. Esan beharra dut hauek ez nituela ezagutzen eta oso dibertigarriak dira.

2014(e)ko abendua 11, osteguna

Hezkuntza alternatibo baten bila

Bigarren kurtsoko lehenengo lauhilabetekoa bukatzear dago lagunok, izan ere gaurko saio teorikoa azkenaurrekoa izango da. Saio honetarako hiru aurkezpenak zeuden pentsaturik, baina denbora nahiko arin aurrera doanez gero, bakarrik bi aurkezpen jasotzeko aukera izan dugu.

Gauzak horrela, lehenengo taldeak, “La web 2.0 en escena”ri buruz hitz egin dute. Artikulu hau, Raul Santiago Campionen eta Fermin Navaridas Landaren eskutik sorturik dago. Aurkezpen honetan zehar hainbat ideia azaldu digute, esaterako, web 1.0 eta web 2.0ren aldeak eta, web 3.0 aipatu dute baita, honetara abiatzen ari direla azalduz, baina oraindik 10 urte falta dira horretarako. 



Praktikako eskolan, “eskola 2.0” programa erabiltzen zuen. 2.0 Eskola Programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak barneratzen ditu. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta horren ondorioz, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasgelak guztiz digitalizatu, irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egingo dira. Helburuak: ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea, irakasleak IKT- dun gaitasunetan trebatzea, ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea, eten digitala murriztea, lan dinamikoa, parte-hartzailea eta, azkenik, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea. HEZIKETA: KALITATEA HOBETZEA. Hori dela eta, ikastetxeko hirugarren zikloko ikasleek ordenagailuez baliatu daitezke gelan lan egiteko. Aurkezpena hau nahiko ondo gauzatu du taldeak, izan ere gutxi gora behera denok entzunda genuen gaiari buruz hitz egin dute. Horrela, mezua nahiko ondo ailegatu da eta nahiz eta gaian ez sakondu, ez da egin astuna.
Bigarren taldeak, “E learning” kontzeptuari buruz hitz egin dute. Honen ezaugarri nagusiak hauek dira: hesi espazio- tenporalak desagertzen dira, heziketa biguna, ikaslea prozesuaren erdigunea da, edukiak eguneratuak daude, irakasleak ikaskuntzan laguntzen du eta etengabeko komunikazioa ematen da. Ezaugarrien ostean, mota ezberdinak eta hezkuntzan daukan aplikazioa azaldu ziguten. Aurkezpena edukietatik sakona izan zen, izan ere kontzeptu asko azaldu ziguten eta ondo egituraturik zegoen. Hala ere, nahiko astuna egin zen, informazio gehigarririk ez zutelako ipini. 




Bi aurkezpenak kontuan harturik, hezkuntzara bideratzeko aproposak ikusten ditut. Bi kontzeptuek hezkuntza alternatibo bat bilatzen dute eta, antzinako hezkuntza alde batera utziz. Nahiz eta honen aplikazioa hezkuntzan zaila izan, aldaketa izugarria izango zen eta, honen alde apustu egiten dut, umeen motibazioa sustatzeko.
Saio praktikoari dagokionez, berriz ere hainbat programa ezezagunekin aritu ginen. Lehenengoa “Hot Potatoes” deiturikoa, bost motatako ariketak sortzeko aukera eskaintzen dizu: JCloze, JMatch, JQuiz, JCross, Jmix deiturikoak.



 Programa honen funtzionamendua ikusteko, bikoteka jarri ginen eta gure kabuz nahi genituen ariketak frogatu behar izan genuen. Beraz, JMatch eta JCross ariketak burutu genituen. Lehenengoaren bidez, zutabeak lotzen dituzu hau da, eskuineko zutabearen hitza ezkerreko zutabearen hitzarekin lotura izan behar du. Bigarrenaren bitartez, gurutzegrama bat sortu ahal duzu. Hona hemen JMatch- ren bidez sortutako ariketa:




Nahiko eroso egon naiz frogak egiten programa honekin. Baina esan behar dut ez dela erraza, hau da, ariketa guztiak ez nekien sortzen, zailtasunak izan ditut eta beharbada umeekin lantzeko ondo legoke baina aldez aurretik honen azalpen sakona eman beharko zen. Hori ez du esan nahi irakaskuntza- ikaskuntza prozesuan ez dela aproposa erabiltzeko, aurkakoa, denbora librean edota klase astun baten ondoren erabiliko nuke, umeak motibatzeko.

Honen ostean, Pixton programarekin ibili ginen. Honek komikiak sortzeko aukera eskaintze dizu eta horrela, bikoteka jarri ondoren, komiki hau sortu genuen:

Klasearen bigarren erdian, "Issu" eta "Calameo" programekin aritu gara. Biek, erabilgarriak dira bertara lanak igotzeko. Nik behintzak ezagunak nituen biak, batxillergoan erabili nituen adibidez taldeko lanak bertara igotzeko eta horrela soilik nire ordenagailuan beharrezkoak ziren apunteak gordetzeko. Beraz, esan dezaket sakonki ez aztertzea agian batzuentzako pena bat izan dela, niretzat behintzat ez. Hezkuntzarako paregabeak dira eta ahal dudanean ikasleei aitortuko diet honen funtzionamendua.

Ezagutu ez ditudan programak, jarraian landu ditugunak dira: "Podcast", "Poderato" eta "Goear". Lehenengoarekin hainbat kontzeptu landu daiteke, hala nola: hiztegigintza, musikarekin jolastu, ipuinak eta istorioak sortu... Baina, esan beharra dago programa honen funtzionamendua ez dela oso erraza eta horregatik agian hirugarren ziklotik gora landu beharko litzateke.




Klasearekin bukatzeko, aipatu ditudan "Poderato" eta "Goear" programekin airtu gara. Klasearen erdiak "Poderato"rekin, eta beste erdiak "Goear"ekin. Niri egokitu zait "Goear" ekin ibiltzea. Bi programa hauek ere, ez dira oso errazak eta horregatik, hirugarren zikloak landuko nituzke baita ere. "Goear" programaren bidez, audioak eta soinuak igo daitezke. Horretarako, irakasleak mikrofonoak zeukaten entzungailuak utzi zizkigun eta binaka audio bat grabatu genuen ordenagailuan. Ondoren, audio hori "goear" programara igo genuen. 



Sarrera honen tituluak azaltzen duen moduan, gaur landutako kontzeptuei esker, irakaslea izango naizenerako hezkuntza alternatibo baten bidea eraikitzeko aukera izango dut. Izan ere, arreta gehien deitu didana "hot potatoes" izan da. Hau da, zu izan ahal zara ariketa horien sortzaile eta behin futnzionamendua ikusita asko erraztuko dizu gauzak. Izan ere, zure kabuz ariketa horiek egiteko denbora pila bat eman behar zenuen eta programa hori esker hori ez da izango arazoa, erdia eginik dago eta. Ez dut birritan pentsatuko programa hau erabiltzeko orduan, nahiko lagungarria da eta. Beste alde batetik, "Pixton" programa oso dibertigarria da, pertsonaiak eratu, paisaiak aukeratu, eta mila gauza egiteko aukera eskaintzen dizu. Hori dela eta, "Storybird" bezalako erabilgarritasuna emango nioke: umeak azterketa baten ostean edo klase sakon baten ostean (historia, ingurune, matematika) programa honekin ibiltzeko aukera emango nien.