2014(e)ko abenduaren 18(a), osteguna

Agur eta milesker irakurle maiteok!

Bai, lagunok, bai. Azkeneko astean gaude jada, hau da azken saio teoriko eta praktikoren berri emango dizuet. Lehenik eta behin aipatzea gaurko eguna nahiko alaia izan dela eta urduria baita ere. Izan ere, goiz osoa egon gara musikako emanaldi aurkezpenekin eta nahiko asaldatuak egon gara. Hori dela eta, beti bezala saio teorikoa azken orduan denez gero, etxera joateko irrikekin egon gara guztiok. Hala eta guztiz ere, adi egon naiz lagunok, ez pentsa ;)

Hortaz, saio teorikoari dagokionez, azken aurkezpenekin ibili gara. Lehen taldeak, PLE eta MOOK kontzeptuei buruz hitz egin zuen. PLE-ak ikasleei  ikaskuntza prozesuaren gaineko kudeaketa eta kontrola hartzen laguntzen dieten sistemak dira. Esanahia azaldu eta gero, taldeak, sistema hauei eman ahal diegun erabilera azaldu ziguten, adibidez aurrean daukagun bezalakp blog bat sortzea ikasleei laguntzeko, edo google adibidez, hainbat irakasgaien edukien bilaketarako, bidaltzen diguten lanen aurkezkpenetan prezzi erabiltzea ere, etab. Honen ondoren, hau erabiltzearen ondorio positibo eta negatiboak azaldu ziguten. MOOK- ak, aldiz, online ikastaroak dira, dohainik edo kostu txiki batez egin ahal dugunak. Hauek honako betekizun jakin batzuk bete behar dituzte, besteak beste: online eta irekiak izan behar dira. Honen ostean, hauen alde negatibo eta positiboak azaldu zituzten baita ere. Talde honen aurkezpena pixkat astuna izan da. Izan ere, eduki asko azaldu dituzte eta azkar hitz egin dute. Gainera, ez dute eman informazio gehigarririk. Baina, hala eta guztiz ere, hori ez du esan nahi kontzeptuak txarto azaldu dutenik.


Bigarren aurkezpena guztiz desberdina izan da, dinamikoena esaterako. Izan ere, edukien hartu- emana joko baten bidez egin zuten: “quien quiere ser millonario” telebistako saioaren antzera. Bertan, galderak egiten ziren eta lau erantzun posibleak zeuden. Horrela, taldekideek guri edukien inguruko galderak egin ziguten. Guk, galdera egokia aukeratu behar genuen eta ondoren, horri buruzko azalpena ematen zuten. Beraz, nahiko ondo egon zen, guztiok paperean sartu ziren eta nahiko motza egin zen. Galdera guztietan arreta jartzeko prest egon nintzen eta, inolako presio barik.




Azken taldeak, azken aurkezpena azaldu du. Hauek, aurreko aurkezpenean bezala, IKT-ak  gure gaur eguneko eskoletan daukaten erabilerari buruz hitz egin dute. Beraz, aurreko aurkezpeneko edukiekin zerikusi handia zeukaten, batzuk errepikatu ziren eta. Hala eta guztiz ere, ez da egin astuna, taldekide bakoitzak gai honen hausnarketa txiki baina sakona egin dute. 

Praktikako saioa motzena izan da. Izan ere irakasleak 12etan joan ahal ginela esan zigun. Saioarekin hasteko, QR kodea azaldu zigun irakasleak. QR kodea (Quick Response Barcode) Denso- Wase konpainia japoniarrak 1994an sortutako bi dimentsiotako barra- kodea da, non informazio ugari bil daitekeen. Horregatik, askotariko erabilera ahalbidetzen du eta oso interesgarria da. Kodea gure telefono mugikorraren kamerarekin fokatuz irakur dezakegu informazio hau. Kodea eskaneatzean, grabatuta dagoena gure pantailan ikusiko dugu (bideoa, eskaintza bat, web- orrialdea, etab.).
QR kodeak oso erraz bereizten dira, forma karratua dute eta hiru lauki dituzte bana goiko izkinetan eta hirugarrena behealdeko ezkerreko izkinan.



Kode hauek aspaldi plazaratu ziren, baina badirudi horien erabilera areagotu dela, tabletak eta telefono mugikor adimenduak arrakasta betean direnean. Izan ere, QR kodea telefonoaren edo tabletaren kamerarekin atzitu eta barruan daraman informazioa ikus daiteke. Horrek markinetarako aukera interesgarriak eskaintzen ditu, eta dagoeneko enpresa asko ari dira bide hori jorratzen. Honekin jarraitzeko, UNITAG programa landu dugu. Honen bidez, gure bloggean beste pretsona baten QRa jarri dugu. Hori burutzeko, web orrialdeak argi uzten dizu eman behar dituzun pausuak, beraz nahiko erraza da. Lehenik eta behin, nahi duzun ikaslearen blogaren linka kopiatu behar duzu, eta ondoren, web orrialde horretan adierazten duen lekuan txertatu dut. Bukatzeko, blogean ikusi ahal duzue. 

Ikusi dugun azken kontzeptua infografiak izan dira. Hauek, informazioa bisualki aurkezteko sortu ziren: datuak, albisteak zein gertaerak era sintetikoan eta grafikoan laburbilduz. Era horretan, errazago ulertzen ditugu edukiak. Zertarako infografia bat?

  • Informazioa era antolatuan erakusteko.
  • Ulermena errazteko, korapilatsuak diren ideiak modu argiagoan komunikatzeko.
  • Gai baten inguruan, informazioa bisualki helarazteko.
Hauek lantzeko hainbat programa daude, guk EASELLY programa erabili dugu. Baina esan beharra dago, ez dela oso erraza beraz, ez nuke haurrekin landuko. 
Nik hartz polarrei buruz egin dut. 



Beharbada, ikusi dutdan kontzeptuak ez daude haurreri zuzenduta. Hau da, nik maila altuagoan landuko nituzke, beharbada bigarren hezkuntzan edota unibertsitatean. Horrek ez du esan nahi baliogarriak ez direnik, batez ere infografiak, adibidez eskolako jaiak aurkezteko, edota muralak egiteko. Esan beharra dut hauek ez nituela ezagutzen eta oso dibertigarriak dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina