2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna

Umeak bagina bezala...

Egunon irakurleok! Jadanik, gutxi falta zaigu agurtzeko, baina oraindik aste pare batzuk egongo gara elkar. Pasa den astean, berri txar bat aitortu nizuen, gaur esan hobeturik nagoela, sano- sano! Beraz, jo ta ke!


Aste honetako saio teorikoa beste bi aurkezpenak jaso ditugu. Bi taldeek artikulu berdinaren inguruan lan egin dute, bakoitzak zati bat landuz. Hortaz, gai orokorra interneteko arriskuak izan da. Eta horretaz mintzatu da, hain zuzen ere, lehenengo taldeak. Talde honek etxean nahiz eskolan azaldu du interneteko arriskuak. Talde honek interneten edukiei nahiz komunikabideari buruz mintzatu da. Gai honetaz mintzatzea funtsezkoa ikusten dut, izan ere, gaur egun hainbeste garrantzia ematen zaio irudiari zein jende askok interneten bidez komunikatzen da bai lagunak bai bikoteak bilatzeko eta nahiz eta oso goxo hitz egin ez dakigu nor egon ahal den pantailaren atzean. Hori, umeek ere egiten dute, izan ere, gaur egungo joko onlinetan beste tokiko ezezagunekin jokatzeko aukera daukate, haiekin harremanetan jartzeko aukera, eta lehen esan dudanez, ez dakigu nor izan ahal den. Beste alde batetik, edukiei arreta jarriz gero, gerta daiteke umeek jokoetan aritzea eta bat-batean aproposak ez diren edukiak agertzea, sexuzkoak adibidez. Azkenik, gauzak erosteko publizitatea ohikoa da interneten eta gero eta gehiago zabaltzen ari da. Beraz, oinarrizkoa ikusten dut umeak ohartaraztea eta jakinaraztea arrisku hauetaz. Gaia erraza zen, beraz, taldea ondo konpondu da eta oso ondo lotu dituzte landu dituzten hainbat ikuspegi. Azkeneko bideoa ere oso aproposa izan da.




Bigarren taldea, gai honekin jarraitzeko, interneten segurtasunari buruz hitz egin du. Horretarako bideo hau ipini dute: Las 10claves para utilizar internet con seguridad. Bertan ondorioztatu daiteke interneten datuak nahiko erraz eman ahal direla, banku korronteak, identitate datuak … etab. Horretan kontu handia izan behar da, eta horrelakoetan gurasoei laguntza eskatu behar da eta haietan konfidantza eduki. 



Saio praktikoan, umeekin lantzeko hainbat programa ikusi genituen. Bertan, umeak hainbat ariketa egin ahal izango dituzte. Horrela, hiru software desberdin ikusi ditugu: Zonaclic Ardora, eta Educaplay. Ikaskideekin komentatu genuenez gero, hirurek alde positiboak eta negatiboak dauzkate. Zonaclic eta Educaplay, online erabili behar diren programak dira eta horrek zailtasunak ekar ditzake. Izan ere, agian eskolako internet oso astiro doa eta prozesua moteldu dezake, beste alde batetik, interneten erabilerak, irakaslearen kontrola dakar, lehen aipatu ditugun arriskuen ondorioz. Ardora programa aldiz, euskaraz da baian java eskatzen duenez gero, eskolan mugatua gerta daiteke. Hala eta guztiz eeg, paregabeak dira hezkuntzara bideratzeko. Hona hemen, Educaplay programaren bidez sortu ahal izan ditugun ariketak. Horretarako, lehenik eta behin bikoteka jarri gara eta horrela, bakarrik batek erregistratu behar izan da.  Bi ariketa egin genituen binaka:

1. Hizki sopa bat egin genuen. Umeek giza gorputzeko hamar atal bilatu behar dituzte. Ariketa hau, lehen hezkuntzako lehen ziklorako pentsaturik dago. 
2. Ondoren, gurutzegrama bat egin genuen animaliei buruz. Umeak bost animali identifikatzeko gai izan behar dira. 

Gaurko saioa bukatzeko, STORYBIRD izeneko programan ikasle bakoitzak ipuin bat sortzeko aukera izan du. Benetan erabilgarria izan daiteke programa hau, hezkuntzan oinarrizkoak dira ipuinak, ikasleen sormena, irakurketa, idazketa edota arreta lantzeko. Interneten bidez, gainera, ikasleei motibazioa sustatzen die eta oso erraza da. Hori gutxi izango balitz, programa honen bidez, ipuinaren sarrera, korapiloa eta ondorioa idazten ditugu eta irudiak eginak daude. Nik egindako ipuina honela dauka izena: basoa maite zuen neska.

Gaurko saioan ume bat bihurtu naiz, hizki sopak, gurutzegramak edota ipuinak sortzen baina orain, irakasle bezala jorratzen. Oso sentimendu atsegina izan da baina eta gainera harutzaroko hainbat momentu gogoratu ditut, nire antzinako lagunekin. Laburbilduz, oso polita izan da, politena alegia. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina